GURE IRAGANA
|
ELIZONDOtik BARNA |
|
Elizondoko lehendabiziko biztanleak eneolitiko
garaikoak dira, hauen aztarnak gaur egun mendietan eraikitako eta oraindik
ikusi daitezkeen trikuharriak direlarik. |
|
|
Erromatar aroan Euskal Herrian beheko zelaietan finkatzeko joera nagusitzen da, finkapen egonkorrak alegia. Baztan zeharkatuz ustez izandako galtzada
erromatarra egonleku horien adierazgarri izan badaiteke ere gaur egun daukagun
dokumentazioa mila urte geroagokoa da.
|
|
|
1025eko urtearen inguruan Jauregizar, Amaiur eta
Iruritako jauregien nagusia izan zen Semen
i Ochoanizen izenean ezarri zen Baztango Jaurerria. Elizondok hartzen duen
izena (elizaren ondoan) ikusita pentsa daiteke hau izan zela bailaran egindako
lehendabiziko eliza eta horren inguruan aitzineko etxe multzoa eraiki zela. |
|
|
1441. urtean Erregeak egiaztatutako Kontu Ganbaren
sententzia baten bitartez baztandarrei 1440an onartu zitzaien talde-kaparetasuna,
horrelaxe idatzita: "vecinos
et moradores en la dicha tierra de Baztan, así clérigos, como legos,
fijosdalgo, francos et indepnes de toda pecha et servitud". Armarri gisan laukitxoetan
banatutako taula ezarri zen. Nafarroako familia indartsuen aitzinean Erregeak
bere botereari eusteko kezkak herri ezberdinei horrelako talde-kaparetasuna
ematera eraman zuen. Baztandarrek lortutako kaparetasun hori Nafarroako
Erresuman boterea finkatzeko prozesu horretan kokatu daiteke. |
|
![]() |
XVI. mendean egindako Baztango aitzineko Ordenantza,
Muga eta Paramentetan arautu egin zen ordutik aurrera Baztanen egituratuz joan
zen Herri-botere hori. Denbora horretan jauregitarrak indarra galduz joan
ziren, Erdi-Aroan agintari politikoak izatetik kuarteletik eta garai hartako
zerga edo dohainetatik salbuetsiak izatera pasa ziren. Ordenantza hauek
Batzorde Orokorra ezarri zuten, herritar guztiek parte hartzen zutela, Alkatea
hautatu eta bailara gobernatzeaz gain auzokoen lurrak erabiltzeko arauak
bertan erabakitzen zirela. Aurreneko Ordenantzak 1603. Urtean onartu ziren,
ondotik 1626an, 1696an, 1711n, 1832n, 1926an, 1964an, 1967an eta 1977an
berritu edo eguneratu zirela. |
|
Baztan osoan bezalaxe Elizondoko jarduera
ekonomikoa abeltzaintzaren inguruan garatu bada ere laborantzak lur puska eta
elizondarren lan handia berriki arte hartu du, guztia oinarrizko janaria lortu
nahian eta lurra bera lantzeko zaila izanda ere. Afera honetan garrantzitsua
izan da lurra herritarrena izatea, komunala. Honetaz gain Elizondo artisautzan
zein merkataritzan nagusitu egin da Baztan barnean. Gaur egun Elizondon Banku,
merkatal eta gizarte zerbitzuen erdigunea da (zehaztasun gehiago orrialde
honetako Jarduera Ekonomikoak ataleak aurki dezakezu). |
|
|
Epe luzean ikusita eta XIX. mendea bitartean
izandako bilakaeraren adierazgarri garbiena da populazioarena, bizitzeko
beharrezkoa lortzen egindako ahaleginen lekukoa. |
| XIX. mendearen hasieratik Elizondo hiztegi edo gida
aunitzetan agertu izan da. Horiek guztiak aztertuz argi ikus dezakegu gure
herriaren bilakaera: - Descripciones de Navarra. Fines del siglo XVIII. - Diccionario geográfico histórico de España por la Real Academia de la Historia. 1802. - Diccionario de Teodoro Ochoa, 1842 - Geografía General del Pais Vasco Navarro. Navarra por Julio Altadill. 1911. - Guía de Navarra. Angel Saiz-Calderon. 1924-1925 - Navarra a la vista. David Pérez-Ilzarbe. 1950 - Gran Enciclopedia de Navarra. C. A. N. 1990 (Hiztegi hauek elkarrekin alderatuz egiaztatu
daiteke egile eta sasoiek jarrera eta pentsamolde arras ezberdinak erakusten
dutela) |
|
Bide horretan arrakasta zein porrotak izan ziren,
hobekuntza sasoiak, zailtasun garaiak. Horietatik bakar batzuk aukeratu ditugu:
-
Artoa laborantzaren hedapena
(XVIIren
Mendean) |
Argibide orokorra Orrialde nagusia
Web gunearen inguruko edozein zalantza izanez gero Alejandro Arizkunengana jo ezazu: