"Ni,
jauna, Elizondon sortua naiz, Baztan bailaran. Jose Lizarrabengoa dut izena.
Berorrek aski ongi ezagutzen du nire sorlekua, ene abizena ikusita jatorriz
eta odolez euskalduna naizela jakiteko, adineko kristaua. Nire izenaren
aitzinetik jauna jartzen badut ez da harrokeria, ezta nahikeria ere, ongi
egiaztatutako kaparetasunaren eskubidea baizik. Elizondoko nire etxean
ene leinuko pergamino-papera behatu ahal zuen".
(Próspero
Merimée, "Carmen", III. kapituloa).
|
|
ELIZONDO
Baztan
Bailara
(Auzitegi-barrutia:
Iruñea)
Erranahia.
"eliza -ondo", elizatik hurbil, ondoko (herria)
BAZTAN
Iruñeko
Merindadeko Bailara.
Erranahia: Ezezaguna.
Hizkuntz-aipamena: Julio
Caro Barojaren ustez jatorri misteriotsua. Elkartasuna adierazteko "bat
han" interpretazioari etimologia alegiazko zein erromantikoa deritzo. Gainera
Petillako leku-izen batekin parekatzen du izena, baita goi-pirinioetako
Bastán toponimoarekin. Luis Mitxelenak
Estuñiga
Zuñiga izenatik heldu den bezala Baztan
Baçandik heldu
dela erakutxi zuen Amado Alonso aipatzen du.
(Mikel
Belasko (1996): Diccionario etimológico de los nombres de los
pueblos, villas y ciudades de Navarra, Pamplona, Pamiela Arg., 171
eta 125 orriak)
|