ELIZONDO
elizondo@ctv.es

 
 
ELIZONDOtik BARNA

IHARDUERA EKONOMIKOAK

 Atal honetan ikus daitezke azken mendeko hiru datatan Elizondon zeuden pertsonen izenak eta garatzen zuten lanbidea, merkataritzan zein bertze edozein lanetan:

JARDUERAK 1924an

JARDUERAK 1950an

JARDUERAK GAUREGUN


 
 

Historian zehar Elizondon nagusitu zen jarduera ekonomikoa nekazaritza izan zen, abeltzaintza bereziki.

Laborantza Baztanen ez zen erraza suertatzen, ez baitziren hazteko baldintza egokiak betetzen.

-         Lur malkartsuak.

-         Leku ez sobera eguzkitsua

-     Lur buztina eta iragazkorra.

Hala ere zerealen laborantza berrogeita hamarreko hamarkadan ohikoa zen. Labore hauek errentagarriak izan gabe beharrezkoak ziren oinarrizko elikagaiak lortzeko. 

Denboran zehar abeltzaintzak izan zituen behar bezala garatzeko baldintza egokiagoak, arras garrantzitsua izaki.

 
 

Hala ere Baztango herrietatik berehala bereiztu zen Elizondo, merkataritza lanetan indarra handi samarra hartuz, baita zerbitzuetan, artisautzan eta finantza arloan.

Dagoeneko 1366. Urtean, Elizondoko 24 etxetatik, 11 agertzen dira eskulangintza, merkataritza eta zerbitzuetan ogibidea dutela … "pelegero" bat, "pelitero" bi, mando errentatik bi, bi zapatari, "capero" bat, notario bat eta irakaskuntzan bat.

Argibide orokorra           Orrialde nagusia

Web gunearen inguruko edozein zalantza izanez gero Alejandro Arizkunengana jo ezazu:

 pagina@elizondo-baztan.com