LEINU-ETXEAK
| Jauregi hauen jatorria ez da sobera ezaguna. Erromatarren aroan kokatzen
dute batzuek, bertze batzuek VIII. Mendean, edozein kasutan dokumentazio
aldetik babes handirik izan gabe.
Hartzen duten izena eta erdi-aroko gizarte-egitura ikusita, berezitasun edo sari hori zenbait ekintza militarretan arduradun gisa leinu buruen parte hartzean dagoela erran daiteke. Garbi dagoena gizartean betetzen zuten papera denborarekin erabat aldatu egin zela, XIX. mendeko lehen herenean eta liberal iraultzarekin batera nagusitasuna agortu zitzaien. (Gizarte honen egitura eta bere bilakaeraren inguruan informazio gehiago jasotzeko orrialde honen HISTORIA atala ikusi). Leinu-Etxe hauetaz gain Yanguas y Mirandak, 1840. urtean argitaratutako Antzinatasunen Hiztegian hauxe idatzi zuen: "Leinu-etxe hauen jabeek bere gain hartzen zuten zaldun titulua, gizon dotorearena, leinu-kabuak, hau da, noble-etxeko nagusiak, lehen semeak. Leinu-Etxeen jaunek ez zituzten zergak eta horrelakoak ordaintzen, Batzarlekuan jarlekua bazuten (…). XVII. mendetik aitzin Estatuaren beharrak asetzeko egindako dohainen truke Aitoren seme horien etxeak sari gisara Jauregi izendatu zituzten." Julio Caro Barojaren ustez Leinu-Etxe egoteak ez du ondoko etxeen kaparetasuna zalantzan jartzen, nolabaiteko lehentasuna adierazten duela baizik, haiekiko gailentasun zaharra, modu batera edo bertzera irabazitakoa.
Hauexek izan ziren Elizondoko Jauregiak:
|
||
| ETXAIDE.
1366ko idatzian Sancho Echaide izeneko bat agertzen da, baina ez jauregitar
modura. 1427koan "Johan Peritz Seinor Dechaide" ageri da. 1651n Juan de
Echaide jauna jauregitar gisara badago. 1725eko zerrendan etxea erraustua
dagoela jasotzen da, Garesen bizi den Josseph de Echaiderena dela.
|
|
|
|
|
.
AROTZARENA. 1732an, Errege-Kontseiluaren txostena zela medio, Santiago Ordenako Zalduna zen Miguel de Arizcun jaunaren etxeari Leinu-Etxearen erregalia eman zitzaion, ondotik, 1740. urtean, Felipe V.ak Iturbietako Markeseko tituluarekin saritu zuela. Miguel de Arizcun Madrilen aberastu zen, XVIII. mendearen hasieran, erregetzaren hainbat errenta administratuz. Eratsun eta Goizuetatik hurbil dauden Iturbieta eta Asurako burdinolen nagusitzatik heldu zaio markesgora. Udaletxearen alboan dagoen Arizkunenea eraikitzea agindu zuen, Palacio de las Gobernadoras izenez ezagutu izan dena, Jauregia izatearen saria inoiz ez badu izan ere, gaur egun Baztango Kultur Etxea dugula. Francisco Javier Ubillos, familia honetako azken ugazabak, egungo jabea
den eta farmazia jarri zuen Miguel Lezauni saldu zion Arotzarena.
Arotzarena etxea Jauregi mailara igo zenean Arizcunek ordura arte Baztango kuartelatua zeukan etxeko armarrian Persokorena etxetik heldu zen bere amaren Mendinueta abizenaren armak gehitu zituen. Markes titulua lortu zuenean kuartel berri bat gaineratu zion, gorri kolorekoa, "kanoi bat hurbiltasunean balak edo bala zatiak tiratzeko prest dagoela" daukala. |
|
|
DATUE. 1427ko lur-neurketan "Johanco Seinor del Palacio de Dattue" agertzen da; 1568an Juan de Aldecoa jaunarena zen. 1725eko zerrendan bertan bizi zen Agustín de Aldecoa dugu jauregi honetakoa. Armarria urrezkoa zen, sablezko hiru banda zituen eta bordatu gorrian urrezko hamar izar. Gaur egun familia horretako ondorengoena da, Gascueren alarguna den María Luisa Mujikarena. |
![]() |
|
| ARRETXEA, | ||
Web gunearen inguruko edozein zalantza izanez gero Alejandro Arizkunengana jo ezazu: