ELIZONDO
elizondo@ctv.es
 

ELIZONDO HERRIAK ETA NAFARROAKO KUTXAREN FUNDAZIOAK KULTUR - HITZARMEN BERRIA SINATZEN DUTE.
(2001eko maiatza)

Elizondoko Justiziak, Ana María Marín Gutiérrez Alkate-Juradoan ordezkatuta, eta Nafarroako Kutxa erakundeak azken urtetan egin izan den bezalaxe dirulaguntza hitzarmena sinatu dute. Horri esker nolabaiteko kulturaldia gauzatu ahal izanen da, programazio aberatsa zein interesgarria gozatzeko aukera izanen dutela, elizondarrek, baztandar guztiek eta bisitari ugarik. Elizondoko Herriaren aldetik Alkate - Juradoa den Ana María Marín izan da sinatzailea, Nafarroako Kutxa erakundearen ordezkaria, Nafarroako Kutxa Fundazioaren lan kulturalaren zuzendaria den Arturo Navallas izan delarik.
 Elizondoko Herria bereziki bere Alkate-Juradoa eta bere laguntzaileak baikor agertu dira lankidetza hitzarmen honekin, lortu beharreko emaitzak arras onak aurreikusten dituztela. Herriko aurrekontu urria dela eta bertze gisara ezinezkoa suertatuko zen kultur egitaraua gauzatzea erraztu du Nafarroako Kutxak Elizondoko Herriari emandako dirulaguntza honek

Web gunearen inguruko edozein zalantza izanez gero Alejandro Arizkunengana jo ezazu:

 pagina@elizondo-baztan.com